miércoles, 29 de enero de 2014

Haurrak munduan zehar





Munduko egoera ezberdinak aztertzen ibili gara gelan. Munduko lurralde ezberdinak ikusi ditugu eta bertako egoera aztertu. Bestetik, sexu esplotazioa non ematen den azertu. Haurrak armak nola erabili ere erakusten zaie toki batzuetan, eta azkenik hezkuntza nola dagoen ere aztertu dugu. 
Hona hemen atera ditugun ondorioak:

-  Afrikan haur kopuru handia dago lanean. Helduake haurrei lana egitea behartzen diete beraien familiak mantentzeko eta zorretan diru gutxi jasotzen dute.

- Sexua esplotazioan geroz eta gehiago egiten dute lan, dirurik ez dutelako. Adibidez; Mexikoko nesken %50a horrelako lanetan sartzen da. Honen ondorioz, gure herrian sexua esplotazioa ez dugu jasaten eta debekatu egin beharlo litzakeela uste dugu beste lurraldeetan, horregatik presioa egin behar dugu gobernu ezberdinei, egoera latza horiek salatzeko.

- Asian %21,5 umek txikitatik lan egiten dute. horietatik ia erdiak neskak dira. Asia osoan 153 miloi umek egiten dute lan. Guzti honen aurrean, guk pena sentitzen dugu baina  gure egoeraz pozten gara nahiz eta askotan kexatu, eta beraiek duten gutxiarekin berriz poxtu egiten dira. A ze kontraesanak ez??? Dugunak kexatu eta ez dutenak poztu!!!!

-  Ume gehiegik egiten dute lan baldintza txarretan egiten dute lan, ez luke horrek horrela izan behar. Gainera, eskolara beharko lukete, eta ikasteko aukerak izan. 




- Bizitza txarra dute munduko haur askok, ezin dute pozik bizi, esplotazioaren bitartez hezten direlako. Gehienak, ez dute nutrizio onik eta eskolara joateko aukera oso kaxkarrak dituzte. 

- 6000 haur soldadu daude. Gurasoak seme-alabak gudetara bidaltzen dituzte, etxerako dirua lortzeko. Hiltzen erakusten diete bertan. Eskoletatik hartzen dituzte haurrak, rekluta moduan. Haur batzuk boluntarioki joaten dira beraien etxeko egoera hobea izateko eta pobreziatik aterako direla pentsatzen dutelako. Mutik hauek lan arriskutsiak egiten dituzte eta neskak berriz, etxeko lanetan geratzen dira. 
13-18 urte bitarteko gazteak dira normalean soldadu joaten direnak.
Guzti hau salatzeko erakunde ezberdinak lan egiten dute. 

2D gela

No hay comentarios:

Publicar un comentario