miércoles, 13 de mayo de 2015

Berradiskidetzerako hezi. Educar para la reconciliacion

           
               
         

   Aurreikusita zegoen bezala Juan Mari Uriartek, Donostiako gotzain ohiak, berradiskidetzearen inguruan izugarrizko hitzaldia eman zuen Topic-en elkartu ziren 80 lagunei. Gure gizartean beharrezkoa den lanaren alde hitz egin zuen eta eskolak lan bera egin behar duela aldarrikatu ere. Hirukiden aspalditik lan horretan daramagula soberan ezagutzen du Juan Marik eta bide horretatik jarraitzera animatu gintuen.


            Ekitaldia bukatzerakoan ikastetxearen bitartekari diren bi ikaslek lan honetan daudenean jantzita daramaten zapia oparitu zioten, gotzain ohiak ere lan hauetan askotan aritu baita.






            Como estaba previsto Juan Mari Uriarte, obispo emérito de San Sebastián, ofreció una magnífica charla sobre la reconciliación a las 80 personas que se congregaron en el Topic. Habló sobre la necesidad de ésta labor en nuestra sociedad y reivindicó la importancia de realizar esta misma labor desde el colegio. Juan Mari conoce de sobra nuestra trayectoria en este sentido y nos animó a seguir caminando por el mismo sendero.

            Al finalizar el acto dos mediadores del colegio le hicieron entrega de el pañuelo que ellos mismos lucen cuando se están dedicando a esa labor, puesto que también el obispo emérito se ha dedicado a estos menesteres en diversas ocasiones.

viernes, 30 de enero de 2015

Kartzela, bergizartaratzea edo zigorra? Cárcel, ¿reinserción o castigo?

Tolosako kultur etxean ospatu zen atzo aurtengo lehen ekitaldia. Kartzelaren inguruan aritu ziren hizketan Mikel Mazkiaran (SOS arrazakeria) Martin Iriberri (Loiola etxea) eta Blanca Ester Iriarte (Jesusen alaba) Luis Elizetxearen laguntzarekin. Benetan gai interesgarria eta sakona, eskerrik asko lauoi atzo eskainitako saioarengatik.


En la casa de cultura de Tolosa tubo lugar ayer la primera actividad pública de la semana. Mikel Mazkiaran (SOS racismo) Martin Iriberri (Loiola etxea) eta Blanca Ester Iriarte (Hija de Jesús) estubieron hablando sobre la función que cumple la cárcel, bajo la ayuda y guía de Luis Elizetxea. Fue una tarde interesante y profunda, gracias a los cuatro por vuestra aportación.

Kanal 28k egindako berria ikusi ahal izateko aukera hemen.

jueves, 29 de enero de 2015

lunes, 26 de enero de 2015

Gure ikastetxean bertan

Hirukide ikastetxeak bizikidetzarekin duen konpromisoa handia eta sakona da eta beti parte hartu dugu eskaini dizkiguten foro guztietan. Oraingo honetan, parte hartzeaz gain gure ikastetxeko instalakuntzak erabiltzeko aukera eskatu zigun Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak. Eta gaur bertan gauzatu da bizikidetzaren inguruko topaketa gure ikastetxean. Bertan, Sevillako Unibertsitateko Maria Jose Lera, Bakeolako Xurdana Imatz, Balmasedako Zubi Zaharra ikastolako Aitziber Aramburu eta Hirukide ikastetxeko Txaro Etxeberria hizlari bezala izan dira.




Hirukide Ikastetxea tiene avalado un gran compromiso con la convivencia y por ello siempre hemos tomado parte en todos los foros que han requerido nuestra presencia. En este momento, además de tomar parte, El foro de asociaciones de los Derechos Humanos y la educación para la paz nos solicitó la utilización de nuestras instalaciones. Hoy mismo se ha llevado adelante un encuentro en torno a la convivencia. En el mismo han tomado parte Mª José Lera (Universidad de Sevilla), Xurdana Imaz (Bakeola), Aitziber Aramburu (Ikastola Zubi Zaharra de Balmaseda) y Txaro Etxeberria (Hirukide Ikastetxea).

Astearen berri Ataria irratian

Elkarrizketa entzuteko egin klik hemen

Zure iritziak badu lekua. Tu opinión cuenta

Gaur goizean, urtarrilak 26, DBH 1eko ikasleek Tolosako Triangulo eta ingurua kolorez apaindu dute. Nola? Beraien eskuekin, "Giza Eskubideen Astea" gaia harturik, zaharberritu dituzten aulkiak kokatuz. Aulki hauek gurasoek eskolara ekarritako egurrezko aulki zaharrak dira eta gaur bizi berria erregalatu diete. Momentuz, bi asteetan zehar, kaletik doazenen arreta deitu nahi dute astean zehar eskaintzen diren ekintzetan. Bestetik mezu argia bidaltzen dute "Berradiskidetze" prozesu honetan denok badugula gure lekua. Animatu eta parte hartu!







Esta mañana, 26 de enero, los alumnos de 1º de ESO han llenado de color el Triángulo  de Tolosa. ¿Cómo? Colocando las sillas que con el enfoque de la Semana de los Derechos Humanos, han renovado con sus propias manos. Se trata de sillas viejas que fueron donadas por las familias del colegio al principio de curso y las que hoy han recibido una nueva vida. Por el momento, durante dos semanas, quieren llamar la atención sobre los viandantes para informar de las actividades que ofrecemos durante estos días. Por otro lado, ofrecen un mensaje bastante claro entorno a la "Reconciliación" trasmitiendo que todas las opiniones cuentan. ¡Animaos y tomad parte!

domingo, 25 de enero de 2015

Gehiago.... Aún más....

Komunikabide  eta erakunde gehiago gure astearen berri ematen/ Más medios de comunicación e instituciones dando a conocer nuestras actividades



viernes, 23 de enero de 2015

Irratian

Bigarren Hezkuntzako zuzendariak Bizikidetzaren, Giza Eskubideen astea eta biktimak geletan inguruan egindako solasaldia Euskadi irratian.

La participación del director de Secundaria en el programa de Euskadi Irratia, sobre Convivencia, La Semana de los Derechos Humanos y las víctimas en las aulas.

Elkarrizketa entzuteko egin klik hemen.


Prentsan

Aurten ere ekintzez beteriko astea dugu prest. Honen berri jakiteko hementxe aukera

Este año también arrancamos una semana llena de actividades. Si quieres saber más aquí tienes la oportunidad. 

Aurtengo gonbitea/La invitación de este año


lunes, 3 de febrero de 2014

DBH 2: haur eskabutza

Aurreko astean eta aste honetan zehar, DBH 2ko ikasgeletan giza eskubideei buruz hitz egin dugu, batez ere Haur esplotazioari buruz. Egoera eta errealitate desberdinei buruz sakondu dugu eta halako datu eta ondorio batzuk atera ditugu 2A gelan:

-Afrikan ume-esplotazo handia dago: zabortegietan, kotoi landetan, sexu esplotazioan... Lan horietan kaltetuak izan daitezke, eta baita fabriketan ere, istripuen bidez. Horrelako negozioak eramaten dituztenek ez dute egoera onartzen, ilegala baita. (Candela eta Ander)

-Munduan milaka ume daude eskolara joan beharrean lanera joaten direnak. Gutxiegi ordaintzen diete eta lan asko egiten dute horren truke. Gu ez gara konturatzen gauzen jatorriaz, baina pentsatzen jarriz gero, galdera asko egin ditzakegu.
Gauzak erosteko momentuan, jatorria eta elaborazio prozesuaz informatu eta bertako produktuak edo haur eskabutzarik gabeko produktuak erosten saiatu beharko genuke. (Naroa eta Jon).



viernes, 31 de enero de 2014

Osteguneko mahai-ingurua ere izugarri interesgarria

Aste honetako bigarren mahai-ingurua ere benetan interesgarria izan zen. Bertan Rafa Sainz de Rozasek, Arartekoaren aholkulariak, Euskadiko egungo errealitatearen laburpena egin zigun Giza Eskubideen urraketari dagokionez. Oso marko egokia jarri zion arratsaldeari ondoren Tolosan lan egiten duten lau boluntario erakunde beraien lana aurkeztu ahal izateko. Hantxe bildu ziren Iñaki Gomez Gurutze Gorritik, Aitor Jimenez eta Jenifer Calvo Atzegitik, Pedro Arteaga Abegitik eta Jone Otermin Caritasetik. Hauek guztiek ongi-izatearen gizarteak betetzen ez dituen beharrak asetzen saiatzen dira urtean zehar.

Honen guztiaren informazioa eta asteartekoarena ere Hirukideko kazetari taldeak jaso du ondorengo estekan.  http://kazetarimoduan.tumblr.com/

Komunikabide gehiago gure astearen berri jasotzen

Intererlijiotasuna LH5






Judutarrak, musulmanak, kristauak, agnostikoak … Giza seme bakoitzak eduki dituen esperientzien arabera Jainkoarekiko erlazio mota desberdina edo erlazio eza erakusten du. Sinesmen guzti horiek errespetagarriak direla lantzen eta barneratzen aritu dira Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak aste honetan zehar. Arruntena geurea dela  aukera onena pentsatzea da. Erlijio desberdinak landuz gero bakoitzak bere hautaketa egiten duela ulertu dute eta denak baliagarriak direla ere. Nahiz eta Jainkoarengan era desberdinen sinetsi elkarrekin bizi garela ondorioztatu dute.

Asko lagundu die Tolosako Meskitara egindako bisita ere. Han Tamerrek Islamaren klabeak erakutsi dizkie. Beraien tenpluan onartu dituzte eta oso ondo sentitu dira. Mila esker!



Hezkidetza LH 6

Astero komunikabideek genero indarkeriako berriak gerturatzen dizkigute. Gizonezko eta emakumezkoen arteko harremanak txikitatik landu beharreko gaia dela uste dugu. Horregatik aste honetan zehar Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek "Hezkidetza eta hezkuntza afektibo-sexualean" formakuntza jasotzen aritu dira. Lau saio izan dira ordu eta erdikoak eta denok oso gustura aritu dira. Horretaz gain, beraien gurasoei ere bi saio eskaini zaizkie, beraien seme-alabei gai honetan ere laguntzen jarraitzeko asmoz.



Giza Eskubideak dira tresnarik onena



DBHko ikasle eta irakasleak patioan bildu gara ondorengo ondorioak atera ondoren. 
Hoy nos hemos juntado alumnos y profesores de la ESO en favor de los Derechos Humanos, aquí el trabajo hecho en clase.

G: Gorrototik maitasunera 
Gezurretik egiara
Gizartean arrazakeriarik ez
Goserik ez
Galdutakoa berreskuratu, ....
I: Iraken Indarkeria dago eta giza eskubideak zapaltzen dituzte.
Z: Zauria: Pertsonak jasaten dutena, esklabutzan lan eginez.
A: Askatasuna eta bakea Siriarentzat
Haur Alaiak munduan.

E: Eskolara joatea 
Esklabutzarik Ez!!! 
Errespetua
Eskubideak
Esplotaziorik Ez!!!
S: Soldata duin bat kobratzea, egindako lanaren arabera, bermatu beharreko eskubidea da. 
Lan esplotazioaren Salaketak beharrezkoak dira. 
K: Kotoia jasotzeko zenbait herrialdetan haurrak erabiltzen dituzte. 
Kidetasuna eta alaitasuna behar dute haurrak. 
Kristau eskolek herri behartsuei laguntzen die.
Kalitatezko bizitza eta hezkuntza denok merezi dugu.
U: Usoa
Ume guztien eskubide berdinak
Urratsak aurrerantz eraman behar ditugu.
Urruti iritsi gaitezke elkarrekin lanean.
B: Bakea, berdintasuna, baloreak, bizikidetza, bizitza, batasuna, bizipoza, barkamena, bihotza, biolentzia ez!, borondatea, bolondresa, babesa, besarkada, bortxaketarik ez!!!
I:  Irmotasunez tolerantziaren alde.
Iritziak errespetatu
Igualak ez direnak onartu
Itxaropena ez galdu,....
D:  Duintasuna, desberdina, diskriminazioa, dibertsitatea, diruaren banaketa, denak batera, denak berdinak, doaina, demokrazioa,...
E: Elkartasuna, 
Euskal-Herriak bakea nahi du,
Eskolapioak giza eskubideekin batera, 
Eskubideak denontzat, 
Etxebizitza edukitzea eskubidea da, Eskolarizazioa
A: Ardura, Askatasuna, Abusoa, Alaitasuna, Ahalegina, Afrika, Ama Teresa Kalkutakoa, Arrazakeria, Anaitasuna
K: Kooperazioa, kristau bizitza, katea, kalitatea, kideak, konpromezua. 


Giza eskubideak dira tresnarik onena!!!!!!