viernes, 31 de enero de 2014

Osteguneko mahai-ingurua ere izugarri interesgarria

Aste honetako bigarren mahai-ingurua ere benetan interesgarria izan zen. Bertan Rafa Sainz de Rozasek, Arartekoaren aholkulariak, Euskadiko egungo errealitatearen laburpena egin zigun Giza Eskubideen urraketari dagokionez. Oso marko egokia jarri zion arratsaldeari ondoren Tolosan lan egiten duten lau boluntario erakunde beraien lana aurkeztu ahal izateko. Hantxe bildu ziren Iñaki Gomez Gurutze Gorritik, Aitor Jimenez eta Jenifer Calvo Atzegitik, Pedro Arteaga Abegitik eta Jone Otermin Caritasetik. Hauek guztiek ongi-izatearen gizarteak betetzen ez dituen beharrak asetzen saiatzen dira urtean zehar.

Honen guztiaren informazioa eta asteartekoarena ere Hirukideko kazetari taldeak jaso du ondorengo estekan.  http://kazetarimoduan.tumblr.com/

Komunikabide gehiago gure astearen berri jasotzen

Intererlijiotasuna LH5






Judutarrak, musulmanak, kristauak, agnostikoak … Giza seme bakoitzak eduki dituen esperientzien arabera Jainkoarekiko erlazio mota desberdina edo erlazio eza erakusten du. Sinesmen guzti horiek errespetagarriak direla lantzen eta barneratzen aritu dira Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak aste honetan zehar. Arruntena geurea dela  aukera onena pentsatzea da. Erlijio desberdinak landuz gero bakoitzak bere hautaketa egiten duela ulertu dute eta denak baliagarriak direla ere. Nahiz eta Jainkoarengan era desberdinen sinetsi elkarrekin bizi garela ondorioztatu dute.

Asko lagundu die Tolosako Meskitara egindako bisita ere. Han Tamerrek Islamaren klabeak erakutsi dizkie. Beraien tenpluan onartu dituzte eta oso ondo sentitu dira. Mila esker!



Hezkidetza LH 6

Astero komunikabideek genero indarkeriako berriak gerturatzen dizkigute. Gizonezko eta emakumezkoen arteko harremanak txikitatik landu beharreko gaia dela uste dugu. Horregatik aste honetan zehar Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek "Hezkidetza eta hezkuntza afektibo-sexualean" formakuntza jasotzen aritu dira. Lau saio izan dira ordu eta erdikoak eta denok oso gustura aritu dira. Horretaz gain, beraien gurasoei ere bi saio eskaini zaizkie, beraien seme-alabei gai honetan ere laguntzen jarraitzeko asmoz.



Giza Eskubideak dira tresnarik onena



DBHko ikasle eta irakasleak patioan bildu gara ondorengo ondorioak atera ondoren. 
Hoy nos hemos juntado alumnos y profesores de la ESO en favor de los Derechos Humanos, aquí el trabajo hecho en clase.

G: Gorrototik maitasunera 
Gezurretik egiara
Gizartean arrazakeriarik ez
Goserik ez
Galdutakoa berreskuratu, ....
I: Iraken Indarkeria dago eta giza eskubideak zapaltzen dituzte.
Z: Zauria: Pertsonak jasaten dutena, esklabutzan lan eginez.
A: Askatasuna eta bakea Siriarentzat
Haur Alaiak munduan.

E: Eskolara joatea 
Esklabutzarik Ez!!! 
Errespetua
Eskubideak
Esplotaziorik Ez!!!
S: Soldata duin bat kobratzea, egindako lanaren arabera, bermatu beharreko eskubidea da. 
Lan esplotazioaren Salaketak beharrezkoak dira. 
K: Kotoia jasotzeko zenbait herrialdetan haurrak erabiltzen dituzte. 
Kidetasuna eta alaitasuna behar dute haurrak. 
Kristau eskolek herri behartsuei laguntzen die.
Kalitatezko bizitza eta hezkuntza denok merezi dugu.
U: Usoa
Ume guztien eskubide berdinak
Urratsak aurrerantz eraman behar ditugu.
Urruti iritsi gaitezke elkarrekin lanean.
B: Bakea, berdintasuna, baloreak, bizikidetza, bizitza, batasuna, bizipoza, barkamena, bihotza, biolentzia ez!, borondatea, bolondresa, babesa, besarkada, bortxaketarik ez!!!
I:  Irmotasunez tolerantziaren alde.
Iritziak errespetatu
Igualak ez direnak onartu
Itxaropena ez galdu,....
D:  Duintasuna, desberdina, diskriminazioa, dibertsitatea, diruaren banaketa, denak batera, denak berdinak, doaina, demokrazioa,...
E: Elkartasuna, 
Euskal-Herriak bakea nahi du,
Eskolapioak giza eskubideekin batera, 
Eskubideak denontzat, 
Etxebizitza edukitzea eskubidea da, Eskolarizazioa
A: Ardura, Askatasuna, Abusoa, Alaitasuna, Ahalegina, Afrika, Ama Teresa Kalkutakoa, Arrazakeria, Anaitasuna
K: Kooperazioa, kristau bizitza, katea, kalitatea, kideak, konpromezua. 


Giza eskubideak dira tresnarik onena!!!!!!

miércoles, 29 de enero de 2014

Urrutiko esperientziak hizpide. Un verano solidario


Haurrak munduan zehar





Munduko egoera ezberdinak aztertzen ibili gara gelan. Munduko lurralde ezberdinak ikusi ditugu eta bertako egoera aztertu. Bestetik, sexu esplotazioa non ematen den azertu. Haurrak armak nola erabili ere erakusten zaie toki batzuetan, eta azkenik hezkuntza nola dagoen ere aztertu dugu. 
Hona hemen atera ditugun ondorioak:

-  Afrikan haur kopuru handia dago lanean. Helduake haurrei lana egitea behartzen diete beraien familiak mantentzeko eta zorretan diru gutxi jasotzen dute.

- Sexua esplotazioan geroz eta gehiago egiten dute lan, dirurik ez dutelako. Adibidez; Mexikoko nesken %50a horrelako lanetan sartzen da. Honen ondorioz, gure herrian sexua esplotazioa ez dugu jasaten eta debekatu egin beharlo litzakeela uste dugu beste lurraldeetan, horregatik presioa egin behar dugu gobernu ezberdinei, egoera latza horiek salatzeko.

- Asian %21,5 umek txikitatik lan egiten dute. horietatik ia erdiak neskak dira. Asia osoan 153 miloi umek egiten dute lan. Guzti honen aurrean, guk pena sentitzen dugu baina  gure egoeraz pozten gara nahiz eta askotan kexatu, eta beraiek duten gutxiarekin berriz poxtu egiten dira. A ze kontraesanak ez??? Dugunak kexatu eta ez dutenak poztu!!!!

-  Ume gehiegik egiten dute lan baldintza txarretan egiten dute lan, ez luke horrek horrela izan behar. Gainera, eskolara beharko lukete, eta ikasteko aukerak izan. 

martes, 28 de enero de 2014

Haur Esklabutza

Hasi gara dagoeneko, geletan Giza Eskubideen inguruko gaiak lantzen.
DBH 1 eta 2.mailetan Haur esklabutzaren gaia jorratuko dugu egun guzti hauetan.
Haur esklabutzaren inguruko muntai bat eta bideo bat ikusi ditugu eta bertan azaltzen diren egoerak komentatu ditugu. 


Bestetik, abesti bat ere entzun dugu "Giza eskubideak dira tresnarik onena":

- " Lanean leher eginda gau ta egun, babestu ditzagun"

- "Amets egiteko libre sortu gara"

- "Egiatan gu denok bat baino ez gara"

- "Ni zu bezalakoa ez naizelako, ez epaitu"

- " Lor dezagun munduan berdintasuna"

- " Geroaren itxaropena haurtzaroa da"

- "Zu bezalakorik inon ez dago".

- "Berdinak ez bagara, ez ni epaitu, ikusi harago"

- " Balio handiko altxorra da haurtzaroa, zaindu beharra den aurreneko altxorra".

- "Haurrak jolasten direnean fantasia bilakatzen da egia". 

- "GIZA ESKUBIDEAK ZURE TRESNA DIRA"

- .........


martes, 21 de enero de 2014

Osteguneko mahai-ingurua


Astearteko mahai-ingurua


Geletako lana/Trabajo en las aulas

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa (3-8 urte): Haurren eskubideak
Lehen Hezkuntzako 2. zikloa (8-10): 
Gizakia eta natura (Boliviakoengandik ikasten natura nola zaindu)
Lehen Hezkuntzako 5. maila (10-11): 
Intererlijiotasuna (Islama eta Kristautasuna lankidetzan)
Lehen Hezkuntzako 6. maila (11-12): 
Hezkidetza (Neskak eta mutilak eskubide berberak)
Bigarren Hezkuntzako 1. zikloa (12-14):
Haur esklabutza (Gu bezalako haurrak)
Bigarren Hezkuntzako 3. maila (14-15): 
Gizarte tolerantea (Axolagabekeriaren aurka)
Bigarren Hezkuntzako 4. maila  eta Batxilergoa (15-18):
Berradiskidetzea (Euskal Herriko gatazka aztertu eta besteen lekuan jartzen ikasiz)


II. edizioa. Zergatik?

Pertsona bere osotasunean hezi. Hori esaten du gure ikastetxeko Plangintza Estrategikoak. Eta bide horretatik abiatu ginen Hirukiden orain dela urte batzuk "Adimen anitzen" bidea hartuz. Gure ikasleak autonomoak, sortzaileak eta konprometituak izatea dugu helburu. Ikastetxean egiten diren ekintza guztiak helburu horiek betetzeko asmoz planteatuta daude. Era berean, Giza Eskubideen Astea pertsonaren dimentsio intrapertsonala, interpertsonala eta transzendentala lantzeko asmoz prestatuta dago. Hots, gure ikasleak mundu berri baten alde lan egiteko grina eta beharra sentitzeko oinarriak ezartzeko asmoz. Baina noizean behin komenigarria da gure ingurutik haratago begiratzea eta gertatzen diren injustizia egoerak baloratzea eta beraiekin enpatizatzea. Horretara dator aste honetako lan berezia, bai gela barruan, bai Tolosa mailan eskainiko ditugun bi mahai-inguruak.