lunes, 3 de febrero de 2014

DBH 2: haur eskabutza

Aurreko astean eta aste honetan zehar, DBH 2ko ikasgeletan giza eskubideei buruz hitz egin dugu, batez ere Haur esplotazioari buruz. Egoera eta errealitate desberdinei buruz sakondu dugu eta halako datu eta ondorio batzuk atera ditugu 2A gelan:

-Afrikan ume-esplotazo handia dago: zabortegietan, kotoi landetan, sexu esplotazioan... Lan horietan kaltetuak izan daitezke, eta baita fabriketan ere, istripuen bidez. Horrelako negozioak eramaten dituztenek ez dute egoera onartzen, ilegala baita. (Candela eta Ander)

-Munduan milaka ume daude eskolara joan beharrean lanera joaten direnak. Gutxiegi ordaintzen diete eta lan asko egiten dute horren truke. Gu ez gara konturatzen gauzen jatorriaz, baina pentsatzen jarriz gero, galdera asko egin ditzakegu.
Gauzak erosteko momentuan, jatorria eta elaborazio prozesuaz informatu eta bertako produktuak edo haur eskabutzarik gabeko produktuak erosten saiatu beharko genuke. (Naroa eta Jon).