Aste honetako bigarren mahai-ingurua ere benetan
interesgarria izan zen. Bertan Rafa Sainz de Rozasek, Arartekoaren aholkulariak,
Euskadiko egungo errealitatearen laburpena egin zigun Giza Eskubideen
urraketari dagokionez. Oso marko egokia jarri zion arratsaldeari ondoren
Tolosan lan egiten duten lau boluntario erakunde beraien lana aurkeztu ahal
izateko. Hantxe bildu ziren Iñaki Gomez Gurutze Gorritik, Aitor Jimenez eta
Jenifer Calvo Atzegitik, Pedro Arteaga Abegitik eta Jone Otermin Caritasetik.
Hauek guztiek ongi-izatearen gizarteak betetzen ez dituen beharrak asetzen
saiatzen dira urtean zehar.
Honen guztiaren informazioa eta asteartekoarena ere Hirukideko kazetari taldeak jaso du ondorengo estekan. http://kazetarimoduan.tumblr. com/