viernes, 1 de febrero de 2013


Ikasleak Islamera gerturatzen

           Giza eskubideen astearen baitan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Erlijioartekotasuna landu dute. Aste honetan zehar gure artean bizi eta gurekin jolastu eta ikasten duten musulmanek sinesten eta praktikatzen duten erlijiora gerturatu gara. Lan guzti honen helburua Islama gertutik ezagutzea eta baloratzea zen. Aldi berean gure sinesmen edo ohitura desberdin dituztenak era positiboan baloratzen ikasi dute. Ekintzen artean Tolosako meskitara bisita egin dute. Honek guztiak elkarbizitza bultzatzen du eta gizarteratze prozesuan laguntzen du ere.


Los alumnos se acercan al Islam

           Dentro de la Semana de los derechos humanos, los alumnos de 5º y 6º de primaria han trabajado la interelijiosidad. Durante esta semana nos hemos acercado a la religión de muchos musulmanes que estudian y juegan con nosotros. El objetivo de todo este trabajo era conocer de cerca el Islam. Al mismo tiempo se trataba de valorar positivamente a aquellos que tienen costumbres y creencias diferentes. Entre las actividades han visitado la mezquita de Tolosa. Todas estas actividades animan a la convivencia y ayudan en el proceso de socialización.

1 comentario:

  1. Bakearen astea zena Giza eskubideen aldeko astea bihurtu da urtebetean. A ze buelta eman zaion hain denbora gutxian!!! Ikaragarria izan da, nere ustez, lantalde honek egin duen lana.

    Arlo honetan ere berrikuntza izan da nagusi.

    Ez da erraza ziklo bakoitzeko gai interesgarri bat lantzeko pentsatzea, baina egin duzue. Gaia pentsatzeaz gain, hainbeste ekintza, bixita... diseinatu, irakasleriarekin lehendabizi landu gero ikasleekin aurrera eraman ahal izateko.

    Baita Tolosako herriari begira sortutako hainbat ekimen: mahai-ingurua, hitzaldia, Triangulon jarritako postontzia,... Zein baino zein egokiago eta interesgarriago.

    ZORIONAK egindako lan eskerga honengatik eta ANIMO!!!

    ResponderEliminar