Ikasleak Islamera gerturatzen
Giza eskubideen
astearen baitan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek
Erlijioartekotasuna landu dute. Aste honetan zehar gure artean bizi eta gurekin
jolastu eta ikasten duten musulmanek sinesten eta praktikatzen duten erlijiora
gerturatu gara. Lan guzti honen helburua Islama gertutik ezagutzea eta
baloratzea zen. Aldi berean gure sinesmen edo ohitura desberdin dituztenak era
positiboan baloratzen ikasi dute. Ekintzen artean Tolosako meskitara bisita egin
dute. Honek guztiak elkarbizitza bultzatzen du eta gizarteratze prozesuan
laguntzen du ere.
Los alumnos se
acercan al Islam
Dentro de la Semana de los derechos humanos, los alumnos de
5º y 6º de primaria han trabajado la interelijiosidad. Durante esta semana nos
hemos acercado a la religión de muchos musulmanes que estudian y juegan con
nosotros. El objetivo de todo este trabajo era conocer de cerca el Islam. Al
mismo tiempo se trataba de valorar positivamente a aquellos que tienen
costumbres y creencias diferentes. Entre las actividades han visitado la
mezquita de Tolosa. Todas estas actividades animan a la convivencia y ayudan en
el proceso de socialización.
Bakearen astea zena Giza eskubideen aldeko astea bihurtu da urtebetean. A ze buelta eman zaion hain denbora gutxian!!! Ikaragarria izan da, nere ustez, lantalde honek egin duen lana.
ResponderEliminarArlo honetan ere berrikuntza izan da nagusi.
Ez da erraza ziklo bakoitzeko gai interesgarri bat lantzeko pentsatzea, baina egin duzue. Gaia pentsatzeaz gain, hainbeste ekintza, bixita... diseinatu, irakasleriarekin lehendabizi landu gero ikasleekin aurrera eraman ahal izateko.
Baita Tolosako herriari begira sortutako hainbat ekimen: mahai-ingurua, hitzaldia, Triangulon jarritako postontzia,... Zein baino zein egokiago eta interesgarriago.
ZORIONAK egindako lan eskerga honengatik eta ANIMO!!!