lunes, 3 de febrero de 2014

DBH 2: haur eskabutza

Aurreko astean eta aste honetan zehar, DBH 2ko ikasgeletan giza eskubideei buruz hitz egin dugu, batez ere Haur esplotazioari buruz. Egoera eta errealitate desberdinei buruz sakondu dugu eta halako datu eta ondorio batzuk atera ditugu 2A gelan:

-Afrikan ume-esplotazo handia dago: zabortegietan, kotoi landetan, sexu esplotazioan... Lan horietan kaltetuak izan daitezke, eta baita fabriketan ere, istripuen bidez. Horrelako negozioak eramaten dituztenek ez dute egoera onartzen, ilegala baita. (Candela eta Ander)

-Munduan milaka ume daude eskolara joan beharrean lanera joaten direnak. Gutxiegi ordaintzen diete eta lan asko egiten dute horren truke. Gu ez gara konturatzen gauzen jatorriaz, baina pentsatzen jarriz gero, galdera asko egin ditzakegu.
Gauzak erosteko momentuan, jatorria eta elaborazio prozesuaz informatu eta bertako produktuak edo haur eskabutzarik gabeko produktuak erosten saiatu beharko genuke. (Naroa eta Jon).





.Giza Eskubideen astean Asiari buruzko informazioa bilatu dugu eta oso interesgarria iruditu zaigu, baina oso harrigarriak dira datuak eta bizi dituzten baldintzak. (Leire A. eta Maialen).

-Iruditzen zaigu haur esklabutzak ez lukeela egon behar. haur guztiek eskubideak dituztelako eta umeek ez luketelako egon behar lan egitera behartuta. Gustatuko litzaiguke haur guztiak eskolara joatea eta goserik ez pasatzea. (Leire G. eta Unai).

-Haur esklabutzak umeei eskolara joateko eta ikasketetan parte hartzeko aukera kentzen die, hori da mundu honetan haur askoren egunerokoa: goizeko 4etan, 6etan jaiki eta egun osoa lanean pasatzea, eskolan ikasten egon ordez. (Nagore)

Landutako gaien inguruan, YouTube-ko bideo interesgarri bat ikusi dugu klasean: "El algodón. la cara oculta de la moda." Egoera batzuk ezagutzeko oso gomendagarria da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario